2017(e)ko urtarrilaren 3(a), asteartea

2016/17 FLLren topikoa

Urtero bezala FLLren antolatzaileek planteatzen dute gai bat, aurten ANIMAL ALLIES da eta animaliak eta gizakien arteko harremanak hobetzea dute xedea. Aukera anitz daude non problemak eta soluzioak jorratzea, baina benetako soluzio berritzailea topatzea ez da hain erraza izango... 


2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

FLLEuskadi15 zenbait esperientzia

Amaitu da aurtengo FLL Euskadiri dagokionez. Donostiako Overclock, Zornotzako Karmengo ama ikastetxekoa eta El Burgoko taldeak joango dira Gironara, Euskadiren ordezkapena egiteko.
Enkarterri errobotika taldeari dagokionez, esperientzia polita izan da, ikasleak oso animatuak eta, gainera, sari bat eskuratu dugu: robotaren programazioa, TECNALIAK emandakoa.

2015(e)ko azaroaren 14(a), larunbata

GAIKER IK4 BISITA

Proiektu zientifikoa aurrera eramateko laguntzeko nahian, azaroaren 12an Zamudio parke teknologikora hurbildu ziren ENKARTERRI errobotika taldearen aurtengo partaideak. Bertan Somorrostro ikastetxe eta kolegio Bizkaiaren ikasleak elkartu ziren.
Bisita oso interesgarria izan zen, hiru atalekin:
-Teoria. Sixto, enpresako tekniko batek hondakinei buruzko aurkezpen bideratu bat eskaini zien 
-Planta. Teoriaren azalpenean aipatzen ziren hainbat makina plantan aurkitzen ziren, une horretan batzuk ez ziren funtzionatzen, baina Sixtoren azalpenekin ulertzen zen bere eginkizunak
-Erakustokia. Gela luze batean ekoiztutako mota askotako produktuak ikusten zituzten: Bilboko baldosa, Lekeitioko antzara, eta hainbat birziklatutako materialekin eginiko objektuak bertan zegoen.

2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

FLL2015-6

Martxan dago jadanik aurtengo FLL-ren aurtengo edizioa, gehienok jakingo duzuenez aurtengo leloa "TRASH TREK" dela, ematen du problema gero eta larriagoa izanik, aukeratu dute, ea idei on bat agertzen den!
Duela bi urtetik hona egiten dugun bezala, Zallako institutuak MICRO-FLL antolatzen du bere instalazioetan. Honela izanik, azaroaren 26an ospatuko da bertoko finala. Geroago, abenduan, Euskadiko bilkura egingo da Zamudioko parke teknologikoan, Euskaltelen instalazioetan. Behealdean aurkezpen bideoa eta ondoko orrietan errobota, proiektua eta beste zehaztasun jartzen joango gara.
 

2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

µFLL FINALA- ZALLAN2014

Gaur izan da microFLL aurtengo finala Zallan. Hiru taldeen arteko lehia. 
Oraindik nahiko lana egin behar dute Euskadiko finalerako maila egokia izateko . 
Proiektu zientifikoa garatuta samar zeukan SASOITRONIK taldeak eta aurkezpen interesgarria egin du. Bigarren taldeak, BIGBANGBOT, jorratuta zeukan ideia baina aurkezpena hobetzeko modukoa zegoen. Hirugarren taldeak, XYZBOT, oso atzeratuta zeunkan garapena.
(Irudian, froga hasi baino minutu gutxi lehenago)
Erronkei dagozkienez, bi txanda egin dituzte. Kasu honetan puntuazioak ez dira oso altuak izan. Ataza gehienetan doitze puntu bat falta zaien. Hala ere, nabarmen geratu da BIGBANGBOT taldeak atera duen aldea.
Oraindik EL REGATO ikastetxeko bazkideekin bideokonferentzia egin behar dute datorren astean eta bi aste hauen zehar lana amaitu, datorren abenduaren 13an Derion izateko Innobasquek eta Euskaltelek prestatutako ekitaldian.

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

Eusko-Robotak, kideak

Zalla BHI eta El Regato ikastetxeak elkarlanean izango dira aurtengo FLL-n.  Barakaldoko zentroan  dagoen EUSKO-ROBOTAK taldearekin elkar trukatuko da informazioa, ideiak, esperientzia, ... Zallako µFLL-an parte hartzen duen talde batek.
Jadanik bidali digu bere aurkezpena, web honetan ikusi ahal da, hain zuzen. Gune horretan aurkezpen bideo bat txertatuta aurki ahal da, behekaldean bistaratzen dena hain zuzen:

Gertu kontaktuan jarriko dira haiekin.

2014(e)ko irailaren 29(a), astelehena

Mahaia egina


     

Ikasleak taldeka eta txandaka lortu dute mahaia muntatzea, lana atsegina baina nonbait  huts egiten bada ezin izango da muntai era egokiz eratu
Aurtengo leloa irakaskuntzarekin erlazionatuta denez erronkek badute topiko horrekiko erlazioa: skils, proiektuak, ...
Oraindik zalantza batzuk daude, haien artean zer egin behar da hariarekin, nola banatzen puntuak, salbuespenak, eta abar, hau da puntuak eskuratzeko dauden aukerak... gutxi barru sakonki irakurriko dira arauak eta eguneratzeak
Paraleloki proiektu zientifikoa eta beste atazak aurkeztuko dira martxan jartzeko baina, pentsatu behar dugu, Zallako jaiak dira eta buruak beste lehentasunik duen egun hauetan